Udalak Desertu Berria, Lutxana, Burtzeña eta Kastrexana auzoetan adinekoentzako espazio bioosasungarri berriak jartzeko lehiaketa jarri du abian. 110.000 euroko inbertsioa egingo da . Amaia del Campo alkatearen taldeak adinekoek kirola egiteko guneen sarea handitu du azken urteotan, eta zerbitzu hori hiriko auzoetan zehar zabaldu du.
Adinekoen parkeen sarea gero eta zabalduago dago Barakaldon. Horien bidez, Udalak zahartze aktiboa sustatu nahi du. Oraingoan, Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuen Atalak, Joan Andoni Uriak zuzendutakoak, gimnasia egiteko lau espazio berri eraikitzeari ekin dio Desertu Berria, Lutxana, Burtzeña eta Kastrexana auzoetan. Lau espazio horietarako oinarrizko lizitazio-aurrekontua 110.000 eurokoa izango da, eta parkeok Amaia del Campo alkatearen taldeak sustatutako eta eraberritutakoei batuko zaizkie. Guztira, mota horretako hogei gune baino gehiago egongo dira hiritarren eskura.
Hala, Udalak martxan jarri du hirian lau parke berri jartzeko kontratu bat. Lehena Bizkaiko Labe Garaiak etorbidean kokatuko da, Galindo ibaiaren alboan (Desertu Berria auzoa); bigarrena, Pio Baroja kaleko 1. zenbakian, Llano inguruan (Lutxana), hirugarrena Munoa kaleko 19. zenbakian (Burtzeña), eta laugarrena Las Delicias kaleko 3. zenbakian (Kastrexana). Ekimenaren aurkezpenean, Amaia del Campo alkateak honako hau azpimarratu du: «Gune horiek harrera bikaina dute gure nagusien artean. Asko disfrutatzen dute gailuekin eta aktibo mantentzen dira. Horregatik, guneok auzo guztietara zabaltzea nahi dugu, zerbitzu hori adinekoengana hurbiltzeko, zeina Udaletik sustatzen ari garen, Zapatillas programaren bitartez, adibidez».
Parke berri horiek zenbait ariketa egiteko gailuak izango dituzte: aldakak indartzeko, bizkarreko, sorbaldetako eta ukondoetako mugikortasuna hobetzeko, gorputzaren behe-ataleko muskulatura lantzeko, artikulazioen malgutasuna hobetzeko, abdominalak lantzeko, oreka praktikatzeko, bizikletak…
HOGEI GUNE BIOOSASUNGARRI BAINO GEHIAGO
Lau parke berri horiei esker, Barakaldok adinekoentzako hogei gune bioosasungarri baino gehiago izango ditu. Parkeok hiriko zenbait auzotan zehar banatuta daude:
- Lutxanan, Retuerton, Megapark inguruan, Okelurin, Gernikako Arbolan, La Paz auzoan, Gorostizan, Murrietan, Urian, Francisco Gómezen, San Bizenten, Arrontegin, Zuhatzu-Arteagabeiteian eta Ansion.
Gainera. gaur egun adinekoentzako lehen gune bioosasungarria sortzen ari dira Gurutzetan, Barandiarán inguruan.