Nafarroak 5 milioi eurorekin bultzatuko du bere zentro teknologikoen bikaintasuna, EvolTECH laguntzekin

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 5.000.000 euro bideratuko ditu, 2024ra arte, zentro teknologikoentzako laguntzen deialdira, EvolTECHak gaitzeko jardueretarako, erakunde horien gaikuntza, finkapena eta bikaintasuna bultzatzeko, adierazleak mantentzera eta hobetzera bideratuta.

Zehazki, deialdiaren oinarrietan xedatuaren arabera, laguntza hauen hartzaileak izango lirateke Nafarroako I+G+B (SINAI) Sistemaren erregistroan eta zentro teknologikoaren kategorian ziurtatutako agenteak, Zientzia eta Teknologiaren ekainaren 27ko 15/20218 Foru Legean xedatzen den bezala.

Laguntzen lerro honekin zentroek aurkeztutako jarduketa planetan barne hartu diren jarduerak finantzatu nahi dira, baldin eta agente horientzako 2E/2020 Foru Aginduan adierazitako bikaintasun, transferentzia eta talentua esparruetako adierazleak lortzera bideratuta daudenean.

Horretarako, jarduketa plan horrek ahul-guneen analisi bat eta bere jarduerak hobetzeko proposamen bat ekarri beharko luke, hobetu beharreko eta zenbatzeko moduko adierazle edota adierazleen hedadura bat proposatuz eta adierazle horiek exekuzio epea amaitzean ebaluatuko dira

Zehazki, jarduketa hauek bidera daitezke teknologiako trebakuntza hobetzera; beste batzuen aurrean bere posizionamendua igotzera; aurrerapen zientifiko, orientabide teknologiko eta joera berriak atzematera; I+D proiektu nazional eta europarretako partaidetza sustatzera; partaidetza hedatzera foro, plataforma teknologiko hala nola elkarteetan; sinergiak bultzatzera SINAI-ko beste agente batzuekin edota beste zentro erreferente batzuekin; artikuluak argitaratzera aldizkari indexatuetan; eta horrez gain, prestakuntza hobetu, pertsonal berria kontratatu edo industriara transferitua ugaltzera.

Jarduketa guztiek 23 hilabeteko iraupen maximoa izango dute, bi alditan banatuta: 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era edota 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era. Eskariak aurkezteko epearen harira, zein telematikoki aurkeztu ahal diren gaurtik Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan datorren fitxa honen bidez, datorren otsailaren 27an amaituko da.

Laguntza hauek emateko prozedura konkurrentzia lehiakorrari dagokio. Horretarako, Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak ikuskatu eta aztertuko ditu zentroek aurkeztutako jarduketa-plan ezberdinak, hala nola jardueren aurrekontua eta diruz lagundu daitezkeen gastuak. Ildo horretatik, zentro bakoitzari dagokion laguntza proportzionala izango da barne hartzen dituen pertsona ikertzaileen kopuruarekiko.

“EvolTECH” deialdia 2021ean jarri zen indarrean lehen aldiz eta, ordutik, positiboki baloratu dute zentroek, euskarri nagusi bat izateko erreminta bihurtuz xede zientifiko-teknologikoetara hala nola SINAI-ko agente hauen bikaintasunera bideratutako bere eboluzioan. Neurri hau 2021-2025 Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean barne hartuta dago.