Hijos de Juan de Garay, S.A., liderrak soldatutako altzairuzko hodietan eta kalibrazioan

Hijos de Juan de Garay Oñatin kokatutako enpresa bat da, ia 160 urte ditu eta liderra da soldatutako altzairuzko hodietan eta kalibrazioan

Zehaztasun handiko hodiak ekoizten dihardu, automobilgintzarako nagusiki. Batezbesteko 600 pertsonako plantilla dauka eta milaka langile dituzten multinazional handiekin lehiatzen da. Enpresak SPRI Taldearen ziber-segurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du. Duela sei urtetik SPRI Taldeak Basque Cybersecurity Centre (BCSC) du kide ziber-segurtasuneko euskal ekosistemaren sustatzaile gisa eta, beraz, diru-laguntzarako programa honen sustatzaile gisa ere.

Familiako konpainia hau Aretxabaletan sortu zen 1854an, poxpoluak ekoizteko. Bi urteren buruan, gaur egun Oñatin dituen instalazioetara lekualdatu zen.

Bere lehenengo hamarkadetan enpresak poxpoluak ekoizten jardun zuen, denbora batez aktibitate hau txanponen ekoizpenarekin konbinatuz. 1921etik 1994ra euritakoetarako egiturak ekoitzi zituen eta 1926an heldulekuak soldatzen hasi zen, hodiak soldatzen zituen Espainiako lehen enpresa bilakatuz. 1955ean, automoziorako ez ezik, motozikleta eta trenbideen sektorerako hodiak ere kalibratzen hasi zen, eta geroztik hau da enpresaren negozio printzipala.

Altzairu soldatu kalibratuko hodi hauekin balio-katean hazten ari zelarik, 2003an automozioko mozketa eta osagaien aktibitateari ekin zion. Lau urte geroago enpresa nazioartera zabaltzen hasi zen Eslovakian fabrika bat zabalduz, eta 2016an Mexikon ere finkatzen da. 2018an aldaketa esanguratsua egin zen enpresan “kapitala %100ean familian mantenduz Corporación Garay sortzean”, Hijos de Juan de Garay enpresaren I+D+I-ko zuzendaria den Jatsu Intxaurbek azaltzen digun bezala.

Enpresaren produktu nagusia, 80 zentimetroko diametroa izatera irits daitekeen altzairu soldatu kalibratuko hodia, gehienbat automobiletara zuzentzen da. “Gainerako %10-15a energia berriztagarrietara, altzairuetara eta orokorrean sektore industrialera zuzentzen da”.

Hala, Oñatiko konpainia honek osagaiak ekoizten ditu amortiguazio eta suspentsio-sistemetarako, direkziorako eta automobileko beste hainbat parterako, hala nola transmisioa, segurtasun-sistemak edo jesarlekuen egiturak.

Letoiaren fundizioa

ra berean, negozioa letoiaren fundizioarekin dibertsifikatuta dago, “Letoizko barra kalibratuak egiten ditugu fundiziotik orokorrean industriarako, hala nola balbulak, sarrailagintza edo automozioa, kalitatea eta zirkularitatea hauen ezaugarri nagusiak izanik.

Urteko fakturazioa 200 milioi eurotik gorakoa da eta batezbesteko plantilla, 600 pertsona, “gaur egun 426 Oñatin daude, 25 korporatibo barne; 118 Mexikon eta 46 Eslovakian”. Esportazioak negozioaren %80a dira eta merkatu nagusiak Espainia, Frantzia, Alemania eta Ekialdeko Europa dira, baina Iparramerikan eta Mexikon ere, merkatuaren hazkundea dela eta, nahikoa ari da hazten, batez ere automozioa.

I+D+I-ko inbertsioa fakturazioaren %1,4ra heltzen da. “Laborategia eta zentro teknologiko eta unibertsitateekin dugun harremanarekin osatzen dugun injinerutza-garapena dauzkagu”.

SPRI Taldeak ziber-segurtasun industrialerako programaren bidez eskainitako laguntza honakoetara zuzendu da: “Tisax ziurtagiriak, automoziorako segurtasun digitalerako ziurtagiria da, sektoreko bezero nagusiek eskatzen dutena. Dagoeneko ezarrita dago Oñatin eta Eslovakian, eta Mexikon ere lortu berri dugu”.

Konpainia BIND4 4.0 programan parte hartzeaz harro dago. Programa hau Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen 2016an berrikuntza zabalerako konexio eta aholkularitzarako gune izan dadin, baita startup eta Euskadin egoitza duten eta nazioartean erreferentzialak diren konpainia liderren arteko kolaborazio eta berrikuntzarako. “Lehenbizikoz enpresa erakargarri gisa ari gara”.

Estrategiari buruzko hausnarketan bete-betean sartuta daudelarik, etorkizunera begira dituzten erronkak jasangarritasun-planarekin jarraitzeari lotuta daude; ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren esparruetan. “Geure bezero, akzionista, langile eta hazkunde handia duten intereseko gainontzeko taldeekin adostutakoa betetzen jarraitzea, batez ere Mexikon”.

Ecotube 2030 produktu-linea garatzen ari da. Honen bidez material eta prozesu berriak ezartzeko asmoa dute, CO2 emisioak %30ean gutxitzeko eta “konponbideen arintze estruktural bat egitea, %20tik goragokoa”. Ekimen hau deskarbonizazioarekin duten erronkari lotuta dago. “Hau da lehen mugarria. 2013tik daramagun ingurugiro-politika aitortzen duen EMAS aitorpenarekin, ecotube 2030 ingurugiroa gutxien kaltetzen duten altzairuetan zentratzen da, teknologia ezberdinak aplikatuz efizientzian aurrera eginez”.

Hala, 4.0 industriarekin, enpresak makinak konektatzeko plataforma bat ekoizten du “biki digitalerantz aurrera eginez. Basque Industry 4.0 programa bat dugu [SPRI Taldearena] pertsonak eta makinak konektatzeko.