Euskadik EBko berrikuntza handiko liderren artean jarraitzen du

Lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXIII. Astea inauguratu du. Hori dela eta, Euskadik arlo horietan, eta bereziki Ikerketa eta Garapenean, duen egoera baloratu da.

Gaur egun, autonomia-erkidegoen artean buruan dago Euskadi, Ikerketari eta Garapenari dagokienez, eta BPGren gaineko inbertsioa % 2,32ra iritsi da Eurostaten arabera, Europako batezbestekoaren (% 2,27) gainetik eta Espainiako Estatukoaren gainetik (% 1,43).

Joan den astean, Eustatek gure egoeraren berri eman zuen EIS 2023an, European Innovation Scoreboard delakoan, zeinak herrialdeak sailkatzen dituen berrikuntzan duten jardunaren arabera. Euskadi sendotu egin da «berritzaile indartsuen» taldean, Alemania, Austria eta Frantzia bezalako herrialdeekin batera, Europako batezbestekoa gaindituz. «Giza baliabideak», «Enpresen inbertsioak», «Digitalizazioa» eta «Ingurumen-jasangarritasuna» dimentsioetan EBko 27 estatuen lehen postuetan kokatzen da Euskadi.

Horrela, Europako Batzordeak RIS 2023 txostenean adierazitako hobekuntzari jarraipena eman zaio. Txosten horretan, Euskadik 21 postu aurreratu zituen 239 eskualderen artean 72. postuan kokatzeko, eta «eskualdeko bikaintasun-poloa» kalifikazioari eusten dio.

Eustat. Euskal AE herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean finkatu da 2023an, eta EB-27ko batezbestekoa gainditu du, ‘Esparru-baldintzek’ eta ‘Inbertsioek’ bultzatuta

Informazio gehiago

EIES – Europako informazioaren Euskal Sarea