Startup eta FoodTech enpresak bultzatzeko mugaz gaindiko sarea: INKUBA SAREA

PRUEBA

Heletteko (Frantzia) HAZITEGIA by Agour-en Akitania Berria -Euskadi -Nafarroa euroeskualdearen arteko hitzarmenaren sinadurarekin,, ofizialki hasi da INKUBA SAREA proiektua, Akitania Berria-Euskadi eta Nafarroa, eta, oro har, Frantzia, Espainia eta/edo Europar Batasuneko start-up eta FoodTech enpresentzat mugaz gaindiko zirkuitu bat sortzea helburu duena.

Agour Etxea mugaz gaindiko nekazaritzako elikagaien enpresak, AZTI zentro teknologikoak eta INTIA sozietate publikoak bultzatutako ekimenak 75.000 euroko dirulaguntza jaso du, Euroeskualdeko Berrikuntza Proiektuen deialdiaren barruan. Deialdi honen helburua da euroeskualdeko ekonomia lehiakorra, iraunkorra eta integratzailea garatzen laguntzea, hiru lurraldeen osagarritasunen eta sinergien aprobetxamenduan oinarritutako lankidetzako proiektu bultzatzaileak abian jarriz.

2024ko irailera arte aurreikusita, proiektu honek helburu hauek ditu:

  • Mugaz gaindiko adituen eta mentoreen sare bat sortzea, start-upei beren garapen ekonomikoan laguntzeko. Sare hori proiektuko bazkide bakoitzaren barne-konpetentziek eta INKUBA SAREA programako enpresei laguntza eman diezaieketen kanpoko profesionalek osatuko dute, mugaz gaindiko esperientzia eta ibilbideagatik aukeratuak.
  • Mugaz gaindiko zirkuitu batean hainbat arrazoiengatik interesa duten hiru lurraldeetako nekazaritzako elikagaien eta nekazaritzako industriaren sektoreetako enpresak hautatzea. Arrazoiak izan daitezke: produktu berriak merkaturatzea, tokiko merkatuak irekitzea Pirinioen iparraldean eta hegoaldean, nekazaritza-jarduerari nekazaritzako elikagaien eraldaketako jarduera bat gehituko dion jarduera berri bat garatzea, berrikuntza, etab.
  • Hautatutako enpresentzat eta start-up-entzat mugaz gaindiko murgiltze bat definitzea eta elkarrekin antolatzea, hiru lurraldeetako bakoitzeko enpresa-kulturan murgildu ahal izan daitezen.
  • Enpresa eta start-up bakoitzaren garapena bultzatzea, haien berezitasunen eta estrategien arabera.
  • Enpresen eta start-up-en arteko topaketak antolatzea, ekosistema kolektiboa, mugaz gaindikoa eta euroeskualdekoa sortzeko.
  • Azoka profesionaletan parte hartzea, proiektuari eta parte-hartzaileei ikusgarritasuna emateko.

Bestalde, INKUBA SAREA FOOD 4 FUTUREen izango da maiatzaren 16an eta 17an Bilbon. AZTIk antolatutako ekitaldi honek elikagaien eta edarien industriarako berrikuntza du ardatz. 2023ko edizioak industria 4.0, elikadura osasungarria, ekoizpen iraunkorra eta klima-aldaketaren aurkako borroka izango ditu ardatz.

AZTI HAZITEGIA by Agour