Datuak Babesteko Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratu da

DBEBren iragarki-oholean eta web orri honetan argitaratu dugu ondoko Ebazpena, 2023ko maiatzaren 25koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren lanpostu-zerrenda aldaketa Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2006eko martxoaren 24ko Ebazpena laugarren aldiz aldatzekoa.

Balorazio-batzordeak, 2023ko maiatzaren 16an egindako bileran, proposamena egin zuen zuzendariaren 2023ko maiatzaren 10eko Ebazpena betetzeko, ebazpen haren bitartez hainbat monografia bidali baitzitzaizkion balorazio-batzordeari, lanpostu batzuk aldatzeko prozesua izapidetu ostean. Bada, urriaren 18ko 309/2005 Dekretuaren bidez onartutako Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuaren 15. artikuluan ezarri ziren eskumenen arabera, eta kontuan hartuta Kontseilu Aholku-emaileak, 2022ko abenduaren 2ko bileran, aldeko txostena egin ziela bulegoaren egitura organikoa berrikusteko eta monografien balorazioa egiteko proiektuaren 2022ko urriaren 27ko Ebazpenetik eratorritako lanpostu-zerrendan aldaketak egiteko proposamenei, honako hau xedatzen du; onartzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoan karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa eta eguneraketa.