Bost urtean, Euskadik erdira murriztu du hondakin ez-arriskutsuen isurpena

2018az geroztik, Euskadik % 49 murriztu ditu orain arte zabortegira bideratzen ziren hondakin ez-arriskutsuak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez.

Komunikabideekin izandako bilera batean, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Murrizteko Planean aurreikusitako ekintzen bidez lortutako aurrerapen nagusiak aurkeztu ditu Tapiak. Sailburuaren esanean, emaitza horiek lortu izanaren arrazoi nagusia, besteak beste, isurketa- eta errausketa-kanona abian jartzea izan da, zeinak ekonomikoki zigortzen baitu zabortegia erabiltzea hondakinentzako azken soluzio gisa, berreskuratzeko beste aukera batzuk baliatzearen aldean.

Tapiak aurreratu duenez, tasa hori aplikatuta 11,9 milioi euro inguru bilduko dira 2023an, eta nabarmendu du foru-aldundiekin lanean ari direla erakundearteko ingurumen-funts bat sortzeko, kanon horren bidez lortutako diru-zenbatekoak ekonomia zirkularraren arloko jarduera zehatzetara bideratzeko.

Hondakinen Kudeaketa Planaren betetzea

Sailburuak nabarmendu du 2021az geroztik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 31,2 milioi euro bideratu dituela isurpenak ahalik eta gehien murrizteko eta hondakinen berrerabilera sustatzeko bigarren mailako material gisa, eta, horretarako, ekonomia zirkularreko eta hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko proiektuak babestu dituela euskal enpresa eta administrazio publikoetan. Laguntza horiek Hondakinen Prebentzio Planarekin gauzatzea aurreikusita dauzkan 97 milioi euroen parte dira, zeinak hemendik 2030era bitartean egikarituko baitira.

Honetaz gainera, Tapia sailburuak azaldu duenez, 2022tik aurrera hondakin-korronte nagusietara bideratutako 11 balorizazio-instalazio sortzeko baimena eman eta izapideak hasi direla: lurzoru kutsatuak, edukiontzi marroiko hondakin organikoa, paper fabriketako karbonato-lohiak, paper fabriketako destintatzeko lohiak, plastikoak, errepideko fresaketak edo industria-prozesuetako zepa jakin batzuk.

Gaur egun ia bere osotasunean zabortegietan amaitzen duten 1.000.000 t/urte inguruko hondakinak balorizatzeko beharrezko ekipamenduak eraikitzen ari dira, edo horretarako beharrezko baimena ematen ari dira. Hauek dira proiektu nagusiak:

Instalakuntza Azalpena  

Europako hierarkian lehentasunezko eragiketa berri batera bideratzen diren tonak

Egoera administratiboa
Steelphalt (Harsco), Murga Karbono-aztarna txikiko ekoasfaltoa ekoizteko instalazioa, batez ere altzairugintzako zepetatik abiatuta, herdoilgaitzak barne. 195.000 t/urteko de azerietako eskoria beltzak eta errepideetako fresaketak Baimendua. Eraikitzeko pendiente.
Induplast Tresna elektriko eta elektronikoen plastikoa birziklatzeko instalazioa. 15.000 t/urteko plastiko mota ezberdinak Baimendua. Funtzionamenduan
Smurfit Iurreta. Karbonato-lohiak tratatzeko labe berria, karbonoa kentzeko eta prozesura birzirkulatzeko, harrobiko materiala kontsumitzea eta hondakina zabortegira bideratzea saihestuz. 80.000 t/urteko karbonato lohiak Baimendua. Eraikuntza osatzen.
Reydesa Zabaldea, Legutio Erabiltzen ez diren ibilgailuen plastikoa balorizatzeko instalazioa, hondakinen erregai solidoa ekoiztuz.. 75.000 t/urteko plastiko hondakinak Baimendua. Eraikitzeke.
Hanson, Alonsotegi Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazioa 140.000 t/urteko eraikuntza eta eraiste hondakinak Baimendua. Funtzionamenduan
Petronor ecoáridos, Bilboko Portua Gertuen dauden hiri-hondakinen hiru erraustegietako (BI, SS, S) errautsetan dagoen kaltzio oxidoa (karea) mineralizatuko da. Horretarako, findegitik datorren CO2 likidoa erabiliko da. Kontuan izan behar da gaur egun errauts horiek zabortegian duten kantitatea halako bi direla, egonkortzeko erreaktiboak eman behar direlako. 50.000 t/urteko

Erraustegiko errautsak

Baimentze prozesuan
Valogreene, Bergara Papelerako hondakin-uren araztegiko lohiak eta paper birziklatuko plantetako paperaren kudeaketatik datozen plastikozko errefuseko lohiak tratatzeko instalazioa 50.000 t/urteko destintado lohiak

60.000 t/urteko Papelera EDAR-eko lohiak

45.000 t/urteko plastiko errefusa

Baimendua. Eraikitzeko pendiente.
Lurbiker, Artigas (Bilbao) Desortzio termikoaren eta garbiketaren bidez kutsatutako lurzoruak tratatzeko instalazioa. 200.000 t/urteko lurzoru kutsatuak Baimentze prozesuan
Garbiker (DFB).

Biometanizazio Planta

Edukiontzi marroia biometanizatzeko instalazioa 50.000 t/urteko hondakin organikoa Baimentze prozesuan
Arabako Aldundia – Biosekatua eta CSR Plastikozko errefusa biolehortzeko prozesua eta hondakinen erregai solidoa lortzeko tratamendua 38.000 t/urteko plastiko errefusa Baimentze prozesuan
Arabako Aldundia – Konpostaje planta Edukiontzi marroiaren frakzioaren konpostaje-instalazioa 23.000 t/urteko hondakin organikoa Baimentze prozesuan

Era berean, hondakinak kudeatzeko azpiegitura beste 85 izapiderekin osatu da, hondakin-korronte ezberdinak biltegiratzeko eta tratatzeko instalazio berrietara zuzenduak. Izapide horiek, nahiz eta ez diren lehen aipatutako proiektuen adinako bolumen esanguratsuak, balorizazio-bide berriak ahalbidetzen dituzte edo hondakinetarako dauden tratamendu-planten sarea zabaltzen dute, hala nola beira, ontziak, metalak, plastikoak, ehunak, tamaina handikoak (altzariak, koltxoiak, etab.), sukaldeko olio erabilia, kautxua, etab.

Industria-hondakinei balioa emateko zentro bat sortzeari dagokionez —zentro horrek agregakinen, lurren eta bigarren mailako beste lehengai batzuen bitarteko biltegiratze-, egokitze- eta kalitate-kontroleko funtzioa izango luke—, Tapiak zehaztu du egin direla aurretiazko azterketak eta bideragarritasun-azterlanak, zeinetan nabarmendu baitira soluzio bat eskatzen duten lehentasunezko hondakin-korronteak. Ildo horretan, adierazi du 2024an aztertuko direla mota horretako instalazioak har ditzaketen kokaleku estrategikoak, bai eta tresna digital baten sorrera ere, hondeatutako lurren eskaintza eta eskaria konektatzeko eta, hartara, lur horien trazabilitatea bermatzeko.

Etorkizuneko lege-garapenei dagokienez, sailburuak izapidetze-fasean dauden dekretuak aipatu ditu —komunitateko eta etxeko konpostatzeari eta errausketa-zepei buruzkoak—, eta jakinarazi du, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (RCD) eta lurren dekretua izapidetzen hasiko direla 2024an.

Neurri horrekin batera, Tapiak gaineratu du ekitaldi honetan 12 plaza gehiago esleitu direla Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzara. Lanpostu horiek hondakinak kudeatzeko instalazioen egokitzapena bermatzeko izango dira, eta beste 7 langile berri gehituko dira datorren urtean.

Lehentasunezko hondakinetatik sorturiko bigarren mailako materialen erosketa publiko eta pribatu berdearen esparruan, Tapiak gogorarazi du aurtengo martxoan onetsi dutela Ekonomia eta Ogasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, instituzionalaren eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen erosketan eta kontratazioan ingurumen-klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea. Instrukzio horretan, Eusko Jaurlaritzako sail guztiei eta haiei atxikitako erakundeei eskatzen zaie gutxieneko ingurumen-irizpideak txertatu behar dituztela lizitazioetan, produktuen, zerbitzuen eta obren 31 kategoriatan.

Hondakin plastikoei dagokienez, nabarmendu du Euskadiko Plastikoen Plataforma sortu behar dutela, bai eta “plastikoen zirkulartasunerako ibilbide-orria” ere, hondakindegietan ahalik eta gutxien gordetzeko eta Euskadin plastikoaren ekonomia zirkularra sustatzeko. Horretaz gainera, ontziak berrerabiltzea eta kalitate handiz birziklatzea sustatzeari dagokionez, adierazi du 7 milioi euro baino gehiago esleitu direla Next Generation EU funtsetatik Euskadin 4 konponketa- eta berrerabiltze-zentrotarako, eta aurreratu du 2024an esperientzia pilotu bat egingo dela ontziak itzultzeko gordailu-sistema bat ezartzeko.


Fibrozementuaren bilketa

Azkenik, desegindako fibrozementu estrukturala jasotzeari eta biltzeari dagokionez, eta legeak aurreikusitakoa betetzea herritarren esku egon dadin, sailburuak baieztatu du zenbait ekintza jarriko direla abian 2024rako fibrozementu eta hondakin egonkortuetarako zeldak sortzeko, hiru lurralde historikoen beharrei erantzuna emateko.

Amiantoari dagokionez, eta udalek amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen udal-erroldak egiteko obligazioarekin loturik, Tapia sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren sailen arteko mahai bat sortu dela estatuko hondakinen araudiak arautzen duenarekin loturik (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, ekonomia zirkularra lortzeko). Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Osasun eta Lan arloek osatuko dute mahai hori, eta toki-erakundeei laguntza eskainiko die obligazio hori betetzeko bidean. Lan-mahai horren emaitza gisa, nabarmendu du argitaratu dela amiantoaren erroldak egiteko gida metodologiko bat, eta errolda horiek sortzeko laguntzak eman direla. Horri esker, gaur egun 33 udal ari dira inbentarioak garatzen, Tapiak jakinarazi duenez.

Hondakin Planaren helburuak

Eusko Jaurlaritzak 2021eko azaroan onetsi zuen Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030rako Plana, funtsezko hiru erronkari heltzeko: hondakin gutxiago sortzea eta haien balioa aprobetxatzea, ekonomian berriro sartuz; zabortegietara doazen hondakinak ahalik eta gehien murriztea; eta hondakinen arloko Europako legediari jarraitzea.

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak 2030erako aurreikusi dituen emaitzak:

  • % 30 jaistea barne-produktu gordinaren unitate bakoitzeko sortutako hondakin-tasa.
  • % 85era arte areagotzea hiri-hondakinen gaikako bilketa.
  • Hondakin ez-arriskutsuen % 85ko balorizazioa.
  • % 15aren azpitik murriztea zabortegian amaitzen duten hondakinak.