Bingen Zupiria sailburua hizkuntza teknologien aldeko apustuaren garrantziaz aritu da CLARIAH-EUS azpiegituraren inguruko jardunaldian

UPV/EHUko Hitz zentroa izango da Giza eta Gizarte Zientzien Europako ikerketa digitalerako CLARIAH-ES azpiegituraren burua. Halaxe jakinarazi dute gaur goizean Ikertzaile komunitateari CLARIAH-EUS aurkeztea eta parte hartzeko bideak eskaintzea helburu zuen workshop-ean, Donostiako San Telmo Museoan. Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak jardunaldian parte hartu du eta bertan hizkuntza teknologiek euskararekin lotzeak duen garrantziaz aritu da, baita Eusko Jaurlaritzatik honen harira egiten ari den lana ere azaldu egin du

CLARIAH-EUS europar partzuergo baten euskal nodoa da, euskarari buruzko ikerketa eta euskarazko ikerketa bultzatzeko azpiegitura, alegia, bai Giza Zientzietan, bai Gizarte Zientzietan, betiere, Europako bi ikerketa azpiegiturekin lankidetzan (CLARIN-ERIC eta DARIAH-ERIC). Azpiegitura horien parte izanik, ikertzaileek “eskura izango dituzte Europako ikerketarako instalazio paregabeak. Horiek barne hartzen dituzte Europako estandarrak, datuak, tresnak, konputazioa, metodoak, intereseko komunitateak, egitasmoak edo proiektuak. Hala, estatuko edozein ikertzailek, haren ordenagailutik, eskura izango ditu hodeian tresna digital eta adimen artifizialeko tresna aurreratuenekin ikertu ahal izateko behar diren teknologia, azpiegitura eta baliabideak.Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroa izango da CLARIAH-ES azpiegituraren proposamen burua eta koordinatzailea.