Hondarribiko Udalak saio teoriko-praktiko berezia antolatu du, irabazi-asmorik gabeko erakundeen lege- eta kontabilitate-esparrua hobeto ulertzeko eta praktikan aplikatzeko. Saioan, elkarte bat sortzeko eta bertan parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dira.
Parte-hartzea aktiboa eta interaktiboa izango da. Parte-hartzaileek beren kasuak partekatu ahal izango dituzte, eta eguneroko kudeaketa erraztuko duten trikimailuak, tresnak eta programak ezagutu eta eramateko aukera izango dute.
- Eguna eta ordua: apirilaren 24a, 18:00-20:00
- Lekua: Kultur Etxea
- Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Helburuak
- Irabazi-asmorik gabeko erakunde baten lege-esparrua ulertzea eta integratzea.
- Administrazio- eta kontabilitate-jardunbide egokiak ezagutzea eta aplikatzea.
- Parte hartzen duten erakundeen esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea.
- Antolaketa-kudeaketa erraztuko duten tresnak eta programa praktikoak identifikatzea eta aplikatzea.
Programa
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak: kontun hartu beharrekoak
- Kontabilitatearen kudeaketa
- Tresna eta programa praktikoak
Saioan parte hartzeko izena eman behar da, [email protected] helbide elektronikora idatzita edo 943 111 239 telefonora deituta.






























