EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim Museum-erako beka- programan izena emateko epea amaitzear dago

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek  New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera eskaintzen dute beka-programa honen hamabigarren deialdiari esker. Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean luzatuko da. Izena emateko epea apirilaren 12an amaituko da, eta hautatutako gazteek 6.000 dolarreko diru-laguntza jasoko dute.

EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan. Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei (2025ko urriaren 6tik aurrera) zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2024eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.  Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-arduraerakusketen diseinua, komunikazioa eta marketina, hezkuntza eta garapena.