Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak oso positibotzat jo du gaur Kutxa Fundazioaren Patronatuak Eureka! Zientzia Museoa irekita mantendu eta bere jarraipena bermatzeko hartu duen erabakia.
Era berean, Pérez Iglesiasek bere prestasuna berretsi du Kutxa Fundazioarekin eta interesa duten beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko, proiektua eguneratzeko eta, behar izanez gero, museoko proiektua berriz definitzeko proposamen bat bilatzen laguntzeko.
Horren harira, sailburuak azpimarratu nahi du gizarte ireki eta demokratiko batean, zientziaren legitimazio sozialak bere izaera eta potentziala ezagutzen duten herritarrak behar dituela, eta horretarako Eureka! bezalako azpiegiturak oso baliotsuak direla. Horregatik, txalotzeaz gain, eskerrak eman nahi dizkio Kutxa Fundazioari hartutako erabakiagatik.





























