Kataluniako 700 alkatek baino gehiagok babesa eman diote erreferendumari

Katalunian dauden 947 udalerrietatik dagoeneko 700 inguruk «erreferendumari eta Generalitateari babesa» adierazteko dekretuak helarazi dizkiote Indeprendentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteari (AMI), Neus Lloveras elkarte horretako presidenteak larunbat honetan azpimarratu duenez.

Ada Colau Bartzelonako alkateak galdeketa egiteko hautestokiak ez uzteko hartutako erabakiaren inguruan galdetuta, Lloverasek bere erabakia errespetatzen duela adierazi du, baina «hasieratik lokalak utziko zituela» pentsatu izan duela gaineratu du, bere aburuz, Colauk «balore demokratiko handiak dituelako eta herritarrak entzuteko prestdagoelako».

«