Idoia Mendiak ziurtatu du diru-sarrerak bermatzeko lege berria «inklusio-palankarik onena» izan daitekeela «ziurgabetasun guztien aurrean»

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur adierazi duenez, «nahi duguna da Euskadik gure gizarteko ezein kideri erortzeko aukerarik emango ez dion segurtasun-sare sendoa izatea», eta ziurtatu du «ondo josten badugu» diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren legea «babesleku onena ez ezik, gizarteratzeko palanka onena ere izango dela, egungo edo etorkizuneko ziurgabetasun guztien aurrean».

Mendiak «diru-sarrerak bermatzeko sistemetan aurrerapenak: eraldatzen ari den mundu batean segurtasun-sare bat sendotuz» udako ikastaroa inauguratu du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Bi egunez, diru-sarrerak bermatzeko politikei buruz eztabaidatuko da, bai Espainian, bai Europan, eta orain izapidetzen ari den Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-proiektuaren gakoak emango dira.