Bingen Zupiria: «Jaurlaritza prest dago eta prest egongo da kasuan-kasuan sortzen diren egoera ezberdinei erantzuteko baliabide sozialak eskainiz»

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan elkarrizketa egin diote gaur. Bertan, besteak beste, kasuan-kasuan sortzen diren egoera ezberdinei erantzuteko kontingentzia plana eta Jaurlaritzak eskura dituen baliabide sozialak, Mutrikun gertatutako intolerantzia ekintza eta euskararen etorkizuna izan ditu hizpide.