Denboraldiaurreari amaiera emateko bi derbi

Athleticek larunbatean eman zion amaiera denboraldiaurreari. Lehoiek bi derbi jokatu zituzten joan den asteburuan, ligako lehen partida jokatu aurreko azken bi neurketak.

Ostiralean garaipena lortu zuten zuri-gorriek Realaren aurka jokatutako Euskal Herria Txapelako finalean. Larunbatean berriz, denboraldiaurreko azken partida jokatu zuten Alavesen aurka Lezaman, eta berdinketa erdietsi zuten lehoiek.