«Bazen Behin» ipuin-kontalarien programa liburutegietara bueltatu da euskararen erabilera sustatzeko

Hamabost saio antolatu dira irailaren 23tik, ostirala, azaroaren 25era Programa honi esker San Bizente, Arteagabeitia, Gurutzeta, Lutxana, Arrontegi eta Rertuertoko liburutegietan 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako ipuin-kontalariak egongo dira

Ikasturtea hastearekin batera, Bazen Behin udal-programa liburutegietara bueltatu da. Ekimen horrek ipuin-kontalariak eramango ditu auzoetara, eskolatik kanpo literatura eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, bai eta udal-liburutegiak ezagutzera emateko ere. Edizio honetan aurrez aurreko hamabost ipuin-kontaketa saio izango ditugu San Bizente, Arteagabeitia, Gurutzeta, Lutxana, Arrontegi eta Retuertoko liburutegietan.

Ipuin-kontaketa saioak 5 eta 8 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta daude. «Dagoeneko programaren hamabosgarren edizioa dugu hau. Horren bidez, etxeko txikiek ipuin-kontaketa batez gozatzeko aukera izatea nahi dugu, fantasiaren munduaz gozaraziko dituen aditu baten eskutik» azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak. Ipuinak euskaraz kontatuko dira «haurrek ikus dezaten euskara ez dela soilik ikastetxean hitz egiten eta disfrutatzen», azpimarratu du Canterok.

Saioak irailean hasi eta azaroan amaituko dira. Dagoeneko inolako murrizketarik gabe egingo diren saio horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, webgunean edo liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batekin etorri beharko dira.

BAZEN BEHIN 2022 EGUTEGIA

  • Irailak 23
    • San Bizente liburutegia: Saioa Aizpurua Mundutik barrena (18:00-19:00)
  • Irailak 30
    • Arteagabeitia liburutegia: Lur Usabiaga Kattalin Txiki (18:00-19:00)
    • Gurutzetako liburutegia: Lur Korta Kantu eta kontu (18:00-19:00)
  • Urriak 7
    • Lutxanako liburutegia: Amaia Puin Harri ipuinak (18:00-19:00)
    • Arrontegiko liburutegia: Sorgina Txirulina Euria da eta euria da (18:00-19:00)
  • Urriak 14
    • Arteagabeitia liburutegia: Eneritz Artetxe Bihotzetik hurbil (18:00-19:00)
    • Retuertoko liburutegia: Maite Franko Ezkondu nahi ez zuen printzesa (18:00-19:00)
  • Urriak 21
    • San Bizente liburutegia: Ana Apika Maite zaitudalako (18:00-19:00)
  • Urriak 28
    • Gurutzetako liburutegia: Iraitz Lizarraga Izarretan, ametsetan¿ipuinetan (18:00-19:00)
    • Arrontegiko liburutegia: Lupe Lekuona Plista, plasta, itsasoko abenturak (18:00-19:00)
  • Azaroak 4
    • Gurutzetako liburutegia: Izaskun Mujika Ipuinen haria (18:00-19:00)
  • Azaroak 11
    • Retuertoko liburutegia: Ixabel Agirresarobe María Gonagorri eta Xerafina Mokofina (18:00-19:00)
  • Azaroak 18
    • Arteagabeitia liburutegia: Pello Añorga Ez naiz beldurtzen (18:00-19:00)
  • Azaroak 25
    • Gurutzetako liburutegia: Ane Gebara  Oihaneko tira birak (18:00-19:00)
    • San Bizente liburutegia: Bego Alabazan Nolako neskak (18:00-19:00)

Info gehiago