Donostia lanean ari da Turismoan eta Gastronomian kalitatea bultzatzeko

Fotografía: Viajero Turismo.

Donostia Turismoak, hiriko turismoaren garapen jasangarria bideratzeko asmotan, gure herrialdeko gastronomiaren egoera aztertuko du, turismoaren ikuspegitik. Jardunaldia urriaren 17an izango da, Miramar Jauregian, eta 5 mahai-inguru eta solasaldi bat egingo dira gastronomiako jardunbide egokiei, arrakastarik gabeko esperientziei eta lehen mailako esperientzia bereziei buruz eta, batez ere, turismo eta gastronomia jasangarriaren arloko helmugen etorkizuneko estrategiari buruz, ikuspegi guztietatik.

Gogoeta hori beharrezkoa da, kontuan hartuta turismoak eta gastronomiak gero eta garrantzi handiagoa dutela hirien garapenean, zeharkako bi jarduera- eta garapen-ardatz baitira, eta hiriak hobetzen eta helmugak posizionatu eta nabarmentzen laguntzen baitute.

Cristina Lag Turismo Jasangarriko zinegotziak adierazi duenez, guretzat, gastronomia hirien garapenaren dinamismoaren ardatz egituratzaile bat da; hain zuzen ere, motor ekonomiko gisa funtzionatzen du, lehen sektoreak bultzatzen baititu eta haietan oinarritzen baita, hirietako tradizioak, nortasuna eta berezitasuna babesten baititu eta, horrez gain, beste kultura batzuekin integratu eta elkartzeko elementu gisa altxatzen baita. Azken batean, gastronomia kulturak hurbiltzen dituen eta gizartea aberasten duen hizkuntza unibertsala da. Gastronomiak gure herrialdean bizi duen garaia ikuspegi turistiko batetik sakon aztertzea funtsezkoa da, sektorearen etorkizuna markatuko duten erronkak kontuan hartuta, esaterako, jasangarritasuna eta digitalizazioa.

Jardunaldian gai hauek jorratuko dira: Erakundeak eta kultura gastronomikoen babesa, Bertako produktua, benetako iraunkortasuna, Hotelen sukaldaritzaren zeregina kultura gastronomiko nabarmeneko helmugetan, Prestakuntza da ostalaritzaren eta ostatuen prestigioaren gakoa, Pintxo Institutua eta Zer behar du helmuga batek jateko, edateko eta bidaiatzeko leku gisa aukeratua izateko. Horretan, lehen mailako hizlari hauek hartuko dute parte, beren esperientziak eta etorkizuneko estrategiak azaltzeko: Antonio Jimnez (Turismo Sevillako zuzendari gerentea), Mayre Modrego (Eurotoques elkarteko gerentea), Soledad Bravo (Turismo Zerbitzuetako gerentea Bartzelonako Diputazioan), Manel Casals (Bartzelonako Gremi d’Hotels elkarteko zuzendari nagusia), Enrique Fleischmann (Fleischmann’s cooking group enpresako zuzendaria), Iaki Gorostiaga (Bartzelonako Escola Superior de Hostelera eskolako zuzendari nagusia) eta Mikel Iturriaga (kazetaria eta kritikari gastronomikoa), besteak beste.