Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta UPV/EHUk bultzatutako Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak hobetu egingo du Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak eta haren jurisprudentziak indarra erabiltzeko ezarritako mugei buruzko prestakuntza, beste gaien artean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra garatzeko eta mantentzeko, giza eskubideen arloko ezagutza eta prestakuntza sustatzeko eta Euskadiko segurtasun publikoaren eremuan aplikatzeko.

Bi erakundeen helburua da esparru akademikotik giza eskubideen kultura sustatzea euskal gizartean, eta parametro horiekin bat datozen jarduerak bultzatzea, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea aplikatuz.

Lankidetza horri esker, giza eskubideen arloan Ikastegian trebatutako profesionalen gaikuntza hobetu ahal izango da, bereziki Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean eta haren jurisprudentzian ezarritako indarraren erabilerari eta haren mugei dagokienez.

Informazio gehiago