Udalmap-en API Rest berria

Udalmap udalerri mailako informazio sistema bat da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerrien errealitatea erakusteko helburuarekin sortua.

Zerbitzu publiko bat eskaintzen du, udalerrietako errealitate sozioekonomikoa hobeto ezagutu eta hartara erabakiak hartzea errazteko erkidegoaren hazkunde eta garapenean aritzen diren eragileei, publiko eta pribatuei.

200 sotengarritasun-adierazle baino gehiagok osatzen dute, eta honako eremu hauetan biltzen dira:

  • Ekonomia eta lehiakortasuna
  • Gizarte-kohesioa eta bizi-kalitatea
  • Ingurumena eta mugikortasuna

Adierazle horiek estatistika ofizial eta finkatuetatik datoz, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-plangintzan sartuta daudenak, eta kanpo-alderagarritasuna ahalbidetzen dute (beste lurralde-eremu batzuekin).

Udalmap API Rest-a

Zalantzarik gabe, Udalmap-eko datuak interes handikoak dira komunitate berrerabiltzailearentzat, eta hala geratu da agerian Open Data Euskadiren datu irekien lehiaketen lau edizioetan; izan ere, hautagaiek aurkeztutako aplikazioek eta zerbitzuek maiz erabiltzen dituzte datu-multzo horiek.

Testuinguru horretan, Open Data Euskadik gure katalogoko eskaera handieneko dataseten datuak eskaintzen dituzten API Rest multzo bat sortu dugu, eta Udalmapekoa izan da komunitate berrerabiltzailearekin garatu eta partekatu dugun azkena.

Udalmap API rest-a

REST APIek aplikazioak eta zerbitzuak garatzea errazten dute, eta horiek erabiltzeko erraztasuna interfaze honen ezaugarri nagusietako bat da, beste protokolo batzuekin alderatuta.

Open Data Euskadiko API Rest-ak

Linked data

Open data Euskadiko Sparql endpoint-aAPI hau argitaratzeaz gain, interesgarria iruditu zaigu datu horiek garatzaileen eskura jartzea estekatutako datuen azpiegituran.

Linked Datari buruzko dokumentazioaren atalean, Udalmap-eko datuei buruzko adibide-kontsulta batzuk prestatu ditugu, sparql puntuaren erabilera errazteko.

Datuetara sartzeko modu horrek eskaintzen duen balio erantsia da Udalmapeko datuak beste datu-multzo batzuekin erlazionatzeko aukera, bai Open Data Euskadikoekin, bai Dbpedia edo Wikidata bezalako beste iturri batzuetakoekin, adibide batzuk jartzearren. Gure dokumentazioaren adibide-kontsultetan funtzionaltasun hori erakusten da.

Baliagarria izango zaizuela espero dugu.