Deustuko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa otsailaren 22an eta 23an

Lanbidek Deustuko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartuko du otsailaren 22an eta 23an. Ekitaldia graduko edo graduondoko ikasketak dituzten Deustuko Unibertsitateko edo beste unibertsitateetako  pertsona guztiei zuzenduta dago.

Helburu nagusia enplegua eskatzen duten erakundeen/pertsonen arteko topaguneak sortzea da, laneratzea edo hobekuntza profesionala lortzeko.

Edizio hau birtualki zein aurrez aurre egingo da, eta 100 enpresa baino gehiagok hartuko dute parte. Parte prezentziala Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean izango da. Bestalde, azoka birtuala plataforma birtual batean egingo da.

Lanbidek azokan parte hartuko du stand propio batekin, enplegurako bi orientatzailerekin. Gainera, Eures-eko (Europako Batasuneko enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sareko) teknikariak ere izango ditugu.