Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Europako Parlamentuko Gutxiengo Tradizionalei, Komunitate Nazionalei eta Hizkuntzei buruzko Taldeartekoan parte hartu du

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Europako Parlamentuko Gutxiengo Tradizionalei, Komunitate Nazionalei eta Hizkuntzei buruzko Taldeartekoan parte hartu du gaur, katalana, euskara eta galiziera Erasmus + programaren Online Language Support (OLS) plataforman sartzearen alde egiteko. Dobaranekin batera parte hartu dute NPLDko presidente (Network to Promote Linguistic Diversity) Miquel Àngel Sureda Massanet-ek, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako idazkari Valentin Garcíak, eta Xarxa Vives d ‘Universistats erakundearen ordezkari Ignasi Casadesús-ek.

Unibertsitateek, autonomia-erkidegoek eta, oraintsuago, Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministroak behin eta berriz eskatu badituzte ere, euskara, galiziera eta katalana plataforma horretatik kanpo daude. Hizkuntza horiek, bakoitzak bere lurraldean ofizialak izateaz gain, hezkuntza-sistema osoko irakaskuntzako hizkuntzak ere badira, baita bigarren hezkuntzan eta unibertsitateko irakaskuntzan ere.

Sareko laguntza hau hizkuntzak online ikasteko doako plataforma bat da, Erasmus + programan parte hartzen dutenentzat diseinatua. Horren helburua da beraien egonaldiak irauten duen bitartean, aurretik eta ondoren ikasteko, lanerako edo lankidetzarako erabiliko duten atzerriko hizkuntza hobeto menderatzen laguntzea.