Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna aurreratuz, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak 2030erako helburu gisa berretsi du Euskadik Europako genero soldata arrakala txikienetakoa izatea.

Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Egunaren bezperan, Emakundeko zuzendariak arraila egiturazkoa dela gogorarazi du. Une honetan, 2022-2025 Ekintza Plan Operatiboa bultzatzen ari da. Plan horren helburua da, Elgarrestak adierazi duen bezala, 2030. urterako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea. Une honetan, Euskadiko aldea % 17,9koa da, eta horrek esan nahi du gizon batek batez beste 5.914 euro gehiago kobratzen dituela urtean emakume batek baino.

Informazio gehiago