Lanbidek prestakuntza-tresna bat aurkeztu du, gaitasun digitaletan kualifikazio txikia duten pertsonei zuzendua

Tresna ACSOL jardunaldietan aurkeztu da, Lanbidek gidatzen du eta ERASMUS+ funts europarrek finantzatu

Gaur, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak tresna bat aurkeztu du. Tresnak xede du kualifikazio txikiko  langileak gaitasun digitaletan prestatzea; hain zuzen ere,   pandemiaren eraginez,  egoera ahulean dauden bi sektore hauetako langileak:  bata, asistentzia-zainketetakoak; eta bestea  ntretenimendukoak, artekoak eta kulturakoak.  Ekimen hau “ACSOL: Acquiring crisis-proof skills through online learning” – Gaitasun digitaletan kualifikazio txikiko pertsonak prestatzeko eLearning tresnak proiektuaren barruan kokatzen da. Eta Lanbidek zuzentzen eta koordinatzen du 2021etik.

Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiak lan-jardunaldi bat inauguratu du gaur Bilbon, tresna aurkezteko. Bertan, proiektuaren aurrerapenaren berri eman da. Proiektuan  hauek ere  hartzen dute parte: Ingalaterra eta Galesko Sindikatuen Federazioak; Exeterreko (Erresuma Batua), Milan Bicoccako (Italia), Timiosarako (Errumania) eta Magdeburgoko (Alemania) unibertsitateek; eta Prospektiker euskal enpresak ( prospektiban eta ikerketa estrategikoetan espezializatua).

Mugicak azaldu duenez, proiektu hau 2021eko udaberrian hasi zen. Lehenengo fasean, lan-merkatuaren estatistikak eta online lan-eskaintzak aztertu ziren (ezagutzeko zer-nolako eragina izan zuen krisi pandemikoak aztergai diren bi sektoreetako enpleguan). Gainera, sektoreko enpresei eta bertako langileei egin zitzaien inkesta (baloratzeko jasaten ari ziren eraldaketa digitalaren maila). Hurrengo etapan, parte hartu zuten Europako eskualde guztietan, enpresek, prestakuntza-zentroek eta erakunde publikoek osatutako lantaldeak sortu ziren; eraldaketa digitalaren aukerak, beharrak, arriskuak eta gaitasun digitalak eztabaidatzeko ( prestakuntza-material egokienak garatu ahal izateko).

Horren ondorioz, online prestakuntza-tresnen kutxa bat garatu da (e-learning Toolkit). Tresna aipatu bi sektoreetako langileei zuzenduta dago; baina edozein herritarrek ere eskura dezake. Ikastaroak 5 hizkuntzatan daude eskuragarri. Eta sarrera doakoa da, Lanbideren webgunearen bidez.

Ekimen hori Lanbide Hobetzen eraldaketa-estrategiaren barruan kokatzen da. Eta kalitatezko enplegua gizarteratzeko eta giza garapenerako funtsezko tresnatzat hartzen du (horretarako, egoera eta kolektibo behartsuenei arreta berezia eskaintzen zaie; eta pertsonak eta enpresak esku-hartze ereduaren protagonista bihurtzen ditu).