Enpresa Sustapenerako Europako sarien aurtengo deialdia ireki da

PRUEBA

Ekintzailetza sustatzeko tokiko, eskualdeko eta nazioko politikak eta enpresa txiki eta ertainenak aitortzea da sarion helburua.

Europako Batzordeak Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 17. ediziorako deialdia egin du. Sari horien helburua ekintzailetza sustatzeko tokiko, eskualdeko eta nazioko politikak eta enpresa txiki eta ertainenak aintzatestea da.

Administrazio nazionalek, autonomikoek edo tokikoek parte hartu ahal izango dute, bai eta elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek ere, baldin eta enpresa-espiritua sustatzeko jarduerak garatzen badituzte, berariaz ekintzailetzari eta enpresa txikiei zuzenduta, eta oraintsu ekonomia bultzatu badute.

Aurten, “Enpresa-ekimen arduratsu eta integratzailea” kategorian sartzen diren eta ETEen edo ekintzailetza integratzailearen artean erantzukizun sozial korporatiboa sustatzera bideratuta dauden eta enpreson jardun nagusiarekin zerikusirik ez duten proiektuak garatzen dituzten ETEentzako ere irekiko da deialdia.

Hautagaitzek hamabost hilabeteko epean bilakaera positiboa izan duten ekimen berriak aurkeztu beharko dituzte ekainaren 9a baino lehen.

Europako Batzordeko Barne Merkatuaren, Industriaren, Ekintzailetzaren eta ETEen Zuzendaritza Nagusiak (DG GROWTH) sei sari-kategoria ezarri ditu:

  • Enpresa-espiritua sustatzea.
  • Enpresa-prestakuntzako inbertsioa.
  • Trantsizio digitalari laguntzea.
  • Enpresa-ingurunea hobetzea eta enpresak nazioartekotzen laguntzea.
  • Trantsizio iraunkorrari laguntzea.
  • Enpresa-ekimen arduratsu eta integratzailea (ETEak aurkez daitezkeen kategoria bakarra)

EEPA Sariei buruzko informazio osoa HEMEN

EEPA 2023 sarien banaketa Euskadin

Urtero legez SME Assembly biltzarrak hartuko du aurten ere EEPA sarien banaketa ekitaldia, azaroaren 14an, Bilbao Exhibition Centerren. Izan ere, azaroaren 13tik 17ra Euskadi Europako enpresa txiki eta ertainen hiriburu bihurtuko da, SME Assembly biltzarra ezezik, EEN – Enterprise European Network sarearen urteko batzarra eta Basque Open Industry kongresua ere aste horretan egingo baitira. Aste horren antolaketan murgilduta elkar lanean ari dira Spri eta Eusko Jaurlaritza, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritza eta Europar Batzordea.

Euskadiko proiektuen parte-hartzea sustatzea

Aitor Urzelai,  SPRI Taldearen Zuzendariak esan du “Kontuan izanik azaroan ETEn esparruan begi guztiak Euskadira begira izango ditugula, uste dut Euskadin egiten duguna erakusteko momentu ezin hobea dela. Horrenbestez, gure egitasmorik aurreratuenak eta eraginkorrenak aurkeztera animatu nahi ditut erakunde, elkarte eta enpresak.”

Urzelaik azpimarratu du aurreko urteetan euskal proiektuek izan dutela presentzia EEPA sarietan eta hiru kasutan behintzat saria jaso dute:

2021 – Basque Culinary Center

2020 – BIND 4.0

2016 – Bilbao Ekintza