Hiblab empresak laborategi optimizatu eta eraginkorrak garattzen eta ekoizten ditu era guztietako beharretarako

PRUEBA

Hiblab enpresak Ondarroan (Bizkaia) du egoitza, eta laborategi eta instalazio zientifikoak garatzen ditu. 15 urte baino gehiagoko esperientziarekin, konpainiak guztiz garatutako proiektuak egiten ditu hainbat sektoretarako: Bizitzaren Zientziak (gizakiak, animaliak eta landareak), hezkuntza, sektore petrokimikoa, nekazaritza-elikagaien industria eta industria farmazeutikoa. Gaur egun, 35 langilek baino gehiagok osatzen dute bere lantaldea, eta, egoitza nagusiaz gain, ordezkaritzak ditu Bartzelonan, Madrilen eta Dubain. 

15 urte hauetan, Bizkaiko konpainiak mota guztietako laborategi altzariak eta gas-bitrinak fabrikatu ditu hainbat farmazia-proiektutan, ikerketa-zentroetan, unibertsitateetan eta ospitaletan, besteak beste. Adibidez, ibilbide horretako bi lan aipagarrienak Galizian farmazia-ikerketarako eraikin bat gauzatzea edo Kuwait-en lau hezkuntza-campus garatzea izan daitezke. “Etengabe hazi gara, eta merkatu berrietan zabaldu nahi gara, gure hedapen globala handitzeko. Hainbat kolaboratzailerekin lan egiten dugu, bezero berrien presentzia ezartzeko eta haien beharrak eta nahiak hobeto ulertzeko”, azaldu du Javier Agirrek, HibLabeko zuzendari nagusi adjuntuak. 

Une honetan, Espainia osoko 12 laborategi-proiektutan baino gehiagotan ari da lanean enpresa. “Bereziki, AEBetako multinazional baten 2.200 m2-ko proiektu bat gauzatzen ari gara, bere Europako egoitza Euskadin kokatuta egongo dena”, nabarmendu du Javier Agirrek. 

HibLabek duela gutxi parte hartu du SPRI Taldearen Ekintzaile programan, eta enpresaren aplikazio informatikoak eta tresnak biltzen dituen kudeaketa-software bakarra aurkeztu du, laborategi-espazioak, bereziki, eta espazioen kudeaketa, planifikatu, diseinatu, kudeatu, sortu eta eraiki ahal izateko. “SPRIren programak kudeaketa-sistema berri horren ekimenean lagundu zigun. Gaur egun, produktibitatea %300 handitu da, bezeroen prozesu osoan, eta horrek balio erantsi handia ekarri du ekoizpen- eta gauzatze-epeetan”, azpimarratu du zuzendari nagusiak. 

Etorkizunari begira, enpresak diseinuaren berrikuntza, eraginkortasuna eta jasangarritasuna ditu oinarri, eta bere helburu nagusia sektoreko enpresa lider bihurtzea da, “gero eta espazio eraginkorragoak eta optimizatuagoak sortuz”, Javier Agirrek adierazi duenez. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.