Ikus-entzunezko plataformetan euskararen presentzia handiagoa izatea erreklamatu du Euskarabideak

Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Segimendu Batzordea Nafarroako, Balearretako, Kataluniako, Valentziako Erkidegoko, Euskadiko eta Galiziako Gobernuetako arduradun nagusiek osatzen dute, eta batzorde horretako kideak bilera bat egin berri dute Balearretako Palma hirian. Bertan parte hartu du, halaber, Euskarabidea – Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea den Mikel Arregik.

Batzorde honek adostu du ikus-entzunezko plataforma nagusienetara idatzi bat igortzea, ordezkatzen dituzten lurraldeetako hizkuntza ofizial propiotan bikoiztu edo azpi-titulatu diren produktuen behar adinako eskaintza bat eskuragarri jartzearen garrantziaz jabetu daitezen. Horrez gainera, ikus-entzunezko sektorearen garrantzia nabarmendu dute, arlo honetan duela gutxi egin gauzatu diren aurrerapenak aitortuz. Administrazio ezberdinek plataforma hauetako bakoitzarekin kontaktuak areagotuko dituzte aniztasun linguistikoa bultzatzeko euren apustua sendotze aldera.

Topaketan zehar, bestalde, Espainiako Irrati Telebistarekin (RTVE) ospatutako bilera eman da jakitera, zeinetan erakunde publikoari neurriak har ditzan eskatu zaion bere edukiak gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialetan eskaintzeko, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra betetzeko helburuarekin, bereziki haurrengana zuzendutako Clan kanalean.

Horrez gainera, Protokoloko kideak kezkatuta azaldu dira, Interneteko bilaketa-tresnen, nagusiki Google, erabileran gaztelania ez diren hizkuntza ofizialetan lortutako emaitzak baztertzeak eragindako egoeragatik. Administrazio ezberdinek hizkuntza bakoitzerako eskuragarri dagoen informazioa trukatu dute eta euren nahia litzateke arazoa ahalik eta azkarren ebatzi ahal izatea, izan ere, Interneteko hizkuntzen erabilera zuzenean eragiten du.

Landutako beste gaiak

Lankidetza Protokoloa osatzen duten erakundeak halaber kezkatuta azaldu dira Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan maisu edo andereño tituluak eskuratzeko orduan Unibertsitateen Ministerioak sustatutako ikasketa planen erreformaren harira, izan ere, gaztelania ez diren gainerako hizkuntza ofizialen presentzia “drastikoki murrizten” du. Ondorioz, adostu dute “Ministerioarekin kontaktatzea, irakasleek, bere lana garatzeko dagokien lurraldeko jatorrizko hizkuntzan behar bezalako prestakuntza jaso dezaten”.

Era berean, Espainiako Gobernuaren aurrean erreklamatuko dute pymetara zuzendutako Kit Digital Programaren oinarriak aldatzea, Estatuko hizkuntza ofizial orotan garatutako proiektuak finantzatu ahal izan daitezen, gaztelania barne hartzen den edo ez alde batera utzita.

Protokolo bileran interes komuneko beste gai batzuk partekatu dira, esaterako zinpeko itzultzaileen prestakuntza edota Erasmus programako ikasleentzat Online Linguistic Support Plataforman euskera, katalana eta galiziera barne hartzea.

Halaber adostu da Estatuko aniztasun linguistikoa hizkuntza ofizial orotan sustatzearen aldeko ekarpena eginez, publiko orotara eta bereziki hezkuntza esparrura zuzendutako testuak ko-editatzea, curriculum berria lantzeko baliabide modura.