Eusko Jaurlaritzak Euskadin natura kontserbatzeko informazioa bateratzen duen sistema aurkeztu du. Europako Batzordearen Natura Babesteko Unitatea ordezkatuta egon da ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria (SINE) aurkeztu du. Tresna boteretsua da Euskadiko natura zaintzearen inguruan erabakiak hartzen laguntzeko, datu-base fidagarri, eguneratu eta bateratuan oinarrituta.

Aurkezpen-ekitaldian, Bilboko Itsasmuseumean hartu dute parte Amaia Barredok -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordea-, Lucía Iglesiasek -Europako Batzordeko Natura Babesteko Unitateko politika-arduraduna-, Marta Rozasek -Eusko Jaurlaritzako Natur Ondarearen Zerbitzuko arduradunak- eta Marta Iturribarriak -Euskadiko Natura Informazio Sistemaren arduraduna eta hiru Foru Aldundietako ordezkariek ere.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea