Munoa Palazioko barrua ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu Munoa barrutik programak, azaroaren 19ra arte

Berriz ere jarri du abian Barakaldoko Udalak Munoa barrutik programa, kogagune barakaldarra ezagutzeko esperientzia aparta. 2017an aitortu zion Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendapena, eta hemendik aurrera berriro antolatuko ditu bisitaldi gidatuak bertan.  Barakaldoko harribitxia ezagutu nahi dutenek ekain, irail eta urrirako aurreikusitako 48 ibilaldietako edozeinetan eman dezakete izena. Bihartik aurrera eman ahal izango da izena, www.barakaldo.eus egoitza elektronikoan, BarakaldoApp-en, 010 telefonoan eta HAZeko bulegoetan (Herriko Plazan eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan).

2019an heldu zen Munoa barrutik ekimena hirira, 374.307,28 euroko inbertsioaz jauregiko estalkia berreskuratu eta birgaitu ondoren. Larunbatetan, 17:00etatik 16:00etara, eta igandeetan, berriz,  11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara egingo dira bisitak. Bisitaldiak jauregiko solairu noblean egingo dira, eta honako ibilbide hau egingo da: atondoa, korridorea, egongela handia, jangela, officea, kapera, Horacio Echevarrietaren bulegoa, beste bi areto, eskailera eta beiratea.

NOLA EMAN IZENA EKIMENEAN
Bisitaldia egin ahal izateko aldez aurretik eman behar da izena www.barakaldo.eus udal webguneanren bidez, BarakaldoApp bidez, 010 edo, Barakaldotik kanpo deitzen bada, 944789200 telefonoaren bidez, edo, aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ): Herriko Plazan, Gurutzetako zentro zibikoan eta Clara Campoamor zentroaren bulegoan.

Ekimenak 2 euroko kostua du; euro 1ekoa, ostera, jubilatu, pentsiodun eta langabeentzat eta 7 eta 12 urte bitarteko adingabeentzat. Doan izango da 0 eta 6 urte bitarteko adingabeentzat.