Euskadiko merkataritza-establezimenduak eta zerbitzuak modernizatzeko laguntzen programaren zenbatekoa 4.000.000 eurora igo da

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen modernizazioa bultzatzeko laguntza-programa onartu du gaur Gobernu Kontseiluan (MEC 2023). Programa honen helburua berrikuntza, kudeaketa-tresnen hobekuntza, azpiegiturak eta merkataritza-ekipamendua bultzatzea da, sektorean kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko. Agindu honetarako esleitutako aurrekontua 4.050.000 €-koa da, hau da, 700.000 euro gehiago, aurreko deialdiarekin alderatuta.

Beren konturako langileentzat eta jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerari lotutako zerbitzu jakin batzuekin lotuta duten mikro-enpresentzat eta enpresa txikientzat izango dira laguntzak.

Deialdi honen alderdi nabarmenen eta aurrekoarekiko berrikuntzen artean, aipatzekoa da sailak azken bi urteetan (2021-2022) «Escuela Vasca de Retail», «Eus-commerce» edo «Berriz empresa» bezalako programetan parte hartzea baloratuko dela, edo, beste gai-ordena batean, energia-komunitateetako kide izatea.

Jendearentzako arretari dagokionez, ziurtagiri tradizionalak (Bikain edo Bai Euskarari) baloratzeaz gain, kontuan hartuko da establezimendua Euskadi Barra Barra.

Inbertsio hautagarriek onartutako inbertsioaren % 30eko dirulaguntza jasoko dute, eta % 42ra arte handitu ahal izango da (aurreko deialdiko gehieneko % 40arekin alderatuta).

Laguntza-programa honek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak eskualdeko merkataritza- eta zerbitzu-sektorea garatzeko eta modernizatzeko duen konpromisoa, lehiakortasuna eta kalitatea sustatuz etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-ingurunean.