Dagoeneko eskuragarri dago «Biblioporrak 2023» udarako irakurgida

Dagoeneko eskuragarri dago Legazpiko liburutegiak, Aretxabaletako, Aramaioko, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako «Biblioporrak 2023» irakurketa gida.

Irakurketa gida honek hainbat adinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera horrela sailkatuta: 0 urtetik aurrerako haurrentzat, 5 urtetik aurrerako haurrentzat, 8 urtetik aurrerako haurrentzat, gazteak eta helduak. Gainera, 5 musika disko eta 5 film gomendatzen ditu.

Liburutegian bertan eskura daiteke «Biblioporrak 2023» gida eta gainera, ikastetxeetan ere banatuko dira aleak.

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Edo deskargatu hemen (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)