Josu Bujanda ETB1eko Egun On Euskadi saioan elkarrizketatu dute

Josu Bujanda Ertzaintzako burua elkarrizketatu dute gaur goizean ETB1eko Egun On Euskadi saioan, Ertzaintzak Frantziako Tourreko 2023ko Grand Départ Pays Basque eguna dela-eta uztailaren 1, 2 eta 3rako prestatu duen segurtasun-dispositiboari buruz.

Ertzaintzako buruak nabarmendu duenez, 14 hilabetez planifikatu den dispositiboaren helburua txirrindularitza-probaz gozatu nahi duten pertsona guztien segurtasuna bermatzea da, baita mozketen eta murrizketen eragina jasango duten pertsona guztiena ere, horiei pazientzia eskatu baitie.