Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 Euskadi Foroa eta Now 2030 Proposamena aurkeztu dizkie Europako Batzorde, Kontseilu eta Parlamentuko presidenteei, eta orain ere nazioarteko erakundeei eta diplomazia-kidegoari

Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako Idazkaritza Nagusiko eta Trantsizio Sozialeko eta Agenda 2030eko arduradunek bilera bat izan dute Madrilen nazioarteko hainbat erakundetako ordezkariekin eta Nazio Batuetako ordezkariekin, bai eta hainbat herrialdetako enbaxadekin ere, Now 2030 Euskadi Proposamena aurkezteko eta Euskadik GJHei eta 2030 Agendari egindako ekarpenean egindako azken aurrerapenen berri emateko.

Iñigo Urkullu lehendakariak Amina Mohammed Nazio Batuen Erakundeko idazkariorde nagusiari zuzendu dio Now 2030 proposamena. Proposamen hori Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyeni, Europako Kontseiluko presidente Charles Micheli, Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolari eta ELGAko idazkari nagusi Mathias Cormanni ere bidali zitzaien.