Elkarrizketa Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeari Radio Euskadin

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko «Crónica de Euskadi – Fin de semana» saioan, eta, besteak beste, Euskadiko delinkuentzia-datuen bilakaera izan du hizpide.

Zentzu horretan, ziberdelituek izan dute kopuruen hazkunderik handiena, Ertzaintzak jasotako salaketen % 25 baitira, batez ere ziberiruzurrengatik. «Hortik sortu zen Cyberzaintza», Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berria. Bertan, Eusko Jaurlaritzaz gain, hiru aldundiak, EUDEL, eta hiru hiriburuetako udalak daude, Interneten sortzen diren adierazle horiei erantzuteko.

Gartziak Euskadiko droga-kontsumoari buruz ere hitz egin du, «izugarri kezkatzen gaituelako, aurre egin behar diegun gertakari guztiekin lotuta dagoelako», estupefaziente mota hori hartu ondoren delitu batzuen biktima izateko probabilitate handiagoari erreferentzia eginez.