Bingen Zupiriak parte hartu du ZINEBI 65. edizioaren programazioaren aurkezpenean

  • ZINEBIk 43 herrialdetako 128 film proiektatuko ditu bere 65. edizioan
  • Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 10ean hasiko da Arriaga Antzokian, eta Frederick Wiseman dokumentalista estatubatuarrari, Félix Linares kazetari bilbotarrari eta Rita Azevedo Gomes zinemagile portugaldarrari emango diete Ohorezko Mikeldia.
  • Eneko Sagardoy, Isabel Herguera, David Pérez Sañudo, Catarina Vasconcelos edo Neus Ballúsen film laburrak, besteak beste, Sail Ofizialean lehiatuko dira.
  • Film laburren eta opera prima luzeen nazioarteko lehiaketetan sartzen diren film guztiak Estatuko estreinaldiak dira.
  • Aurreko bi edizioetan gertatu zen bezala, proiektatutako film guztiek euskarazko azpitituluak izango dituzte. Programatutako filmetako 34 euskal ekoizpenekoak dira.
  • ZINEBI Los Planetas taldeko J-ren emanaldiarekin amaituko da, eta azaroaren 18an Arriaga Antzokian aurkeztuko du “Plena pausa” ikuskizuna, non Ivan Zuluetaren irudiei musika jartzen dien. Ivan Zuluetaren obra zaharberritua Jaialdian erakutsiko da, haren jaiotzaren 80. urteurrena dela eta.
  • Sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai.

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, beste edizio bati hasiera emango dio, La Dramática Errante (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzendutako inaugurazio-galarekin. Era berean, lehiaketaren 65. edizioko sariak banatzeko itxiera ekitaldia zuzenduko dute ere.

Programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak, eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsa-aurrekoan.

43 estatutako 128 filmek hartuko dute parte. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago estreinaldiak dira Estatuan, eta erdiak baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte.