Athletic Club – UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Athletic Clubek eta UD Las Palmas taldeek San Mamesen abenduaren 20an (21:30ean) jokatuko duten LaLigako hamazortzigarren jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, abenduaren 4tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak abenduak 19an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20.00etara, eta abenduak 20an, asteazkena, 10:30etik 13:00era eta 19.30etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan