Gotzone Sagarduik Osakidetzaren eraldaketa digitala azaldu du Bruselan

Osasuneko sailburuak EUREGHAren Urteko Konferentzian parte hartu du. Konferentzia horretan eskualdeetako eta tokiko agintaritzek Europar Batasunaren osasun-politikaren etorkizunean betetzen duten funtsezko zeregina aitortzen duen manifestua onartu da

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak gaur Bruselan egin den Osasunaren arloko Europako Eskualdeen Elkartearen (EUREGHA) Urteko Konferentzian parte hartu du. Bertan, sailburuak, Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondorekin batera, Osakidetzaren eraldaketa digitala azaldu du, EUREGHA elkarteak Europako jardunbide on gisa hautatu baitu, Eskoziako kasua eta Holandako Limburg eskualdearen kasua bezalaxe.

Sailburuak foro horretan nabarmendu du digitalizazioa eta osasun-datuak direla osasun- eta laguntza-sistemak eraldatzeko funtsezko elementuetako bat. Euskadiren kasuan, Osakidetzaren historial kliniko bateratua eta on line prestazioak nabarmendu ditubesteak beste: osasun-karpeta, errezeten preskripzioa, telemedikuntza—, Europako zein Estatuko osasun-sistemetako erreferentzia-eredu bakar gisa.

Europako Eskualdeen Batzordean egin den konferentziak manifestu bat onartu du —Euskadik ere sinatua— eskualdeko eta tokiko agintariek Europar Batasuneko osasun-politikaren etorkizunean izango duten funtsezko zeregina aitortzearen alde. Adierazpen hori argi islatu behar da gaur egun Europako Parlamentuan eztabaida fasean dagoen Europako Osasun Datuen Espazioaren Erregelamenduan (EHDS) eta pisu handiagoa izan behar du espazio horren erabaki-organoetan.

Aintzat hartu behar da Europar Batasuneko 27 estatu kideetatik 19k osasun-sistema deszentralizatua dutela. Horrek agerian uzten dueskualdeek oso garrantzi handia dutela osasun- eta gizarte-zerbitzuak maila praktikoan antolatzeko eta emateko garaian, baita tokian tokiko herritarrekin eta komunitateekin lotura nagusi gisa ere. Dena dela, Europako Batzordeak proposatuta EuropakoParlamentuan eztabaidagai den testuak ez du zeregin hori argi eta garbi islatzen, eta horrek eragin negatiboa izan dezake baliabideak esleitzean eta eskualdeetako eta tokiko baliabideak aintzat hartzean.

Manifestuak, halaber, Europako datu-espazioa arautzeko erregelamendu horren definizioanfuntsezkotzat jotzen diren beste gai batzuk nabarmentzen ditu. Horien artean daude, besteak beste: Euskadi gisako mugako eskualdeei arreta berezia eskaintzeko beharra, non datuen Europako Osasun Datuen Espazioak mugaz gaindiko osasun-laguntza hobetu dezakeen; datuak eskuratzeko eta kontrolatzeko oreka egokiaren garrantzia, herritarren intimitatea babesteko eta, aldi berean, haien osasun-laguntza bermatzeko; eta prestakuntza digital txikiagoa duten kolektibo zaurgarriei kasurik ez egiteko betebeharra.