Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

AC CUP, Athletic Clubeko oinarrizko futbol txapelketa, bueltan da. Iaz, txapelketaren estreinaldi bikainean, 5.000 jokalari eta 300 talde baino gehiago bildu ziren eta guztira 1.000 partida baino gehiago jokatu ziren. Bigarren edizio honek, 2024ko ekainaren 5etik 9ra jokatuko denak, hobekuntzak eta ezustekoak izango ditu parte-hartzaile guztientzat: kategoria eta joko-minutu gehiago, joan-etorri gutxiago eta lau partida ziurtatuta. Horietako bat, behintzat, Lezaman eta urrezko faseko finalera iritsiz gero, San Mamesen ere jokatzeko aukerarekin.

AC CUPek Futbol 11ko bost kategoria izango ditu aurtengo edizioan (2008ko Kadeteak, 2009ko Kadeteak, Emakumezko Kadeteak, 2010eko Haur Mailakoak eta 2011ko Haur Mailakoak) eta Futbol 7ko lau (Emakumezkoen Haur Mailakoak, 2012ko Kimuak, 2013ko Kimuak eta Emakumezkoen Kimuak). Horrela, txapelketan gizonezkoen zein emakumezkoen taldeentzako Kadete maila estreinatuko da.

AC CUP 2024rako izen-emateak zabalik daude Athletic Cluben inguruko harrobiko futbol hitzordu handi honetan parte hartu nahi duten klub guztientzat. Merkaturatzeko hiru pack daude, parte-hartzaileentzat garrantzitsuak diren aurrezteko aukerekin:

  • AC CUP* jokalariaren izen-ematea (laguntzailerik gabe): 75€ (60€ Athletic Clubeko hitzartuetako klubetako jokalarientzat).
  • AC CUP* jokalariaren izen-ematea + laguntzaile batentzako sarrera: 89€ (79€ Athletic Clubeko hitzartuetako klubetako jokalarientzat).
  • AC Cup* jokalariaren izen-ematea + bi laguntzaileentzako sarrerak: 99€ (89€ Athletic Clubeko hitzartuetako klubetako jokalarientzat).

* Parte hartzaile guztiek txapela, boltsa eta kantinplora pertsonalizatu batez osatua dagoen AC CUPen oroigarri sorta bat jasoko dute, baita domina bat ere txapelketa bukatzean. 

AC CUPeko jokalariek eta 16 urtetik beherako gainerako gazteek sarrera doan izango dute. Halaber, AC CUPerako sarreren salmenta orokorra txapelketa hasi baino aste batzuk lehenago irekiko da, honako prezio hauekin:

  • AC CUP-erako (txapelketan guztia): 25€.
  • Eguneko sarrera: 8€
  • Inaugurazio festarako sarrera: 18€

Txapelketa

San Mamesek eta Lezamako kirol instalazioek Estatu osoko ehunka kluberi ateak irekiko dizkiete, baita esperientzia zuri-gorria ingurune pribilegiatu batean bizi nahi duten nazioarteko taldeei ere. Iaz Atletico de Madrid, Villarreal CF, Deportivo Alaves, Real Zaragoza, Real Racing Club edo Athletic Club bezalako taldeek desfilatu zuten Katedraleko soropilean.

Talde bakoitzak gutxienez hiru partida jokatuko ditu lau taldez osatutako multzoen fasean eta beste bat azken txandan, urrezko fasean (1. eta 2. sailkatuak) eta zilarrezko fasean (3. eta 4. sailkatuak). Futbol 11ko neurketek 25 minutuko bi zati izango dituzte, eta Futbol 7ko neurketek 20 minutuko bi zati. Partidak Bizkaiko egoitza ezberdinetan jokatuko dira eta klub guztiek bermatuta dute norgehiagoka bat behintzat Lezaman. Urrezko faseko finaletara iritsiz gero, San Mamesen ere jokatu ahal izango dute. Egutegi osoa, emaitzak, sailkapenak, estatistikak eta egoitzetako informazioa zuzenean  AC CUPen app ofizialaren bidez kontsultatu ahal izango dira.

Txapelketa ekainaren 5ean, asteazkenean, hasiko da parte hartuko duten bertako taldeentzat eta nazioarteko eta Estatuko taldeentzat* ekainaren 7an hasiko da, ostiralean. Finalak eta txapelketaren amaiera ekainaren 9an, igandean, izango dira.

Inaugurazio handia San Mamesen

Zalantzarik gabe, AC CUPeko unerik hunkigarrienetako bat San Mamesen ekainaren 7an, ostiralean, inauguratuko den txapelketa izango da. Taldeek desfile batean parte hartuko dute, zelaian bertan, inoiz ahaztuko duten une gogoangarri bat gozatzeko. Festa horretan musika-emanaldiak, argien ikuskizuna eta sorpresa gehiago izango dira, iragarriz joango direnak.

Izena eman ezazu orain AC CUPen