Barakaldoko Haur Eskoletan 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina hastera doa

Martxoaren 1etik 20ra, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo martxoaren 1etik 19ra bitartean ikastetxe berberetan egin ahal izango dira matrikula-eskaerak, bizi den posta-kodearen arabera.

Urban Haur Eskola (48901 P.K.)

Arteagabeitia Haur Eskola (48902 P.K.)

Llano Haur Eskola (48903 P.K.)

Horrela, martxoaren 5ean 17,15etan atea irekien jardunaldia egingo da, beti ere, otsailaren 27a baino lehen bai telefonoz bai mailez apuntatuz.

Matrikularen dokumentazioa webgunean matrikulatzeko atalean eta udalaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.