Elixabete Etxanobek Galdakaoko 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileak hartu ditu Foru Jauregian

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, harrera egin die gaur goizean Foru Jauregian datorren igandean, maiatzaren 25ean, Galdakaon ospatuko den 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileei.

Topaketan Eguzkibegi ikastolako ordezkariak izan dira: Oihane Arana, ikastolako presidentea; Itxaso Etxebarria, zuzendaria; eta Josu Telleria, Ibilaldia Elkarteko presidentea. Bertan, Ahaldun Nagusia Ibilaldiaren egunera gonbidatu dute.

Aurtengo edizioa «Magaletik herrire» lelopean egingo da. Eguzkibegi ikastolak bere ikastetxeko familia-giroa eta komunitatearen indarra nabarmendu nahi izan ditu lelo honen bidez, mendi-hegal batean kokatuta dagoen ikastolaren kokapena ere gogora ekarriz.