Gimeno kontseilariak Madrilen ezagutzera eman du Foru Komunitateko planen hedapena, irakurmena eta matematika indartzeko

Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok parte hartu du gaur, osteguna, Hezkuntza, LH eta Kirol ministro Pilar Alegriak Madrilen deitutako Hezkuntzako konferentzia sektorialean, matematika- eta irakurketa-gaitasunak indartzeko programei buruzko alderdiak jorratzeko. Bileran, autonomia-erkidegoen aurrean azaldu ditu Nafarroak gai horietan egin dituen aurrerapenak, zehazki, Irakurtzeko Gaitasuna Indartzeko Planaren hedapena, zeina dagoeneko hasita baitago 2025/2026 ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta Haur Hezkuntzako 3. mailan.