Nafarroako Lehendakari María Chivitek, Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Ramón Gonzalok behin betiko onartu dute NUPeko campuseko udalaz gaindiko eragineko plan sektorialaren eta Iruñeko udal-planaren arteko hirigintza-koordinaziorako hitzarmena. Akordio honek, modu telematikoan sinatua, NUPeko UGPSa berrikustea ahalbidetuko du, unibertsitatearen ingurunea biziberritzeko, etxebizitzak eraikitzeko eta Nafarroako hiriburura sartzeko ateetako bat den ingurune batean berdeguneak garatzeko pentsatua.
Inicio
Albisteak-AN Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta NUPek behin betiko onartu dute UGPSa berrikustea...