- Eskumuturrekoak oihalez egin dira, plastikoz egin ordez, eta Euskadiko babes zibileko zortzi talde/elkarteri banatu zaizkie
- Eskumuturrekoak haur asko dauden elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko dira
Eusko Jaurlaritzak 15.650 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie Euskadiko babes zibileko zortzi udal-talde eta -elkarteri, modu horretan larrialdietako materiala banatzeko 2020an hasi zuen kanpainarekin jarraituz. Iazko kanpainan beste 11.2000 eskumuturreko banatu zituen. Aurtengo berritasun nagusia da eskumuturrekoak oihalezkoak direla plastikozkoak izan ordez, irizpide ekologikoago bati jarraituz.
Identifikazioko eskumuturrekoak Amurrio, Laudio, Barakaldo, Erandio, Mungia, Errenteria, Irun eta Tolosako elkarteei banatu zaizkie, eta haurrentzat dira, 112ren anagrama dute eta bereziki dira baliagarriak elkarretaratze eta ekitaldi handietan.
Boluntariotza osatzen duten 29 elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.
Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko elkarte eta erakundeetan dauden Euskadiko boluntarioak.