Chivite Lehendakariak ureztatzeak modernizatzearen eta Nafarroako Ubidearen alde egin du, landa eta industria garatzeko funtsezko tresna gisa

Nafarroako Lehendakariak, María Chivite Navascuesek, ureztatzeak modernizatzearen eta Nafarroako Ubidearen alde egin du, landa- eta industria-garapenerako funtsezko tresna gisa, Europako Eskualdeen Batzordearen 167. osoko bilkuran. Bilera gaur arratsaldean egin da Bruselan, eta baliabide hidrikoen kudeaketari eta turismo iraunkorrari lotutako alderdiak aztertu ditu.