Nafarroako Gobernuak eta toki-erakundeek Trantsizio Energetikoaren Leihatila Bakarra abian jarri dute Lakuntzan

Sakanako Mankomunitatearen egoitzan egin da gaur Trantsizio Energetikoaren Leihatila Bakarren lehen lan-mahaia; hau da, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren bidez, bultzaturiko ekimen aitzindaria. Administrazio publikoen, toki-eragileen eta herritarren arteko lankidetza-eredu berria da, trantsizio energetiko bidezko, hurbil eta eraginkor baterako bidean aurrera egiteko.