- Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendarekiko daukan konpromisoa berretsi du, ‘Ahots Batuak’ GJH sustatuz, zeinak kultura- eta hizkuntza-aniztasuna gizartea eraldatzeko motortzat hartzen baititu
- Ekimen hau herritarrei hurbiltzeko, Jaurlaritzak hausnarketa eta parte-hartzea sustatzen dituen stand bat izan du Bilbao BBK Live jaialdian
Eusko Jaurlaritzak tinko eusten dio 2030 Agendarekin eta etorkizun bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzearekin duen konpromisoari. Zentzu horretan, ‘Ahots Batuak’ izeneko 18. Garapen Jasangarriaren Helburua sustatu du; ekimen aitzindari honek eraldaketa sozialaren erdigunean kokatzen du kultura- eta hizkuntza-aniztasuna.
Ikuspegi hau herritarrei hurbiltzeko, Eusko Jaurlaritza Bilbao BBK jaialdian izan da, bere stand propioan, non gogoeta, elkartrukea eta parte-hartze aktiboa sustatu ditu. Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria gune honen irekiera-ekitaldian izan da.