Hauek izan ziren deitutako greba egunak:
- Uztailak 1, lau orduko lanuztea txandako.
- Uztailak 3, greba egun osoa.
- Astebeteko greba, uztailaren 7tik 13ra.
Lehen egunetan, jarraipen handia egin zen, bai ABLEen kolektiboan, bai ATDLen ekoizpen-plantillan. Grebaren helburua ATDL enpresak ABLE bidezko kontratazioan egin duen gehiegikeriari amaiera ematea zen.
Uztailaren 7ko astean hainbat bilera egin ondoren, Greba Amaierako Akordio bat sinatu zen, eta horrek zuzenean eta kontratu mugagabearekin zortzi langile kontratatzea ekarri zuen, ABLE bidez lan egiten zutenak.
ELAk jakin badaki gatazka honen bidez ez dela lortu ABLEetako langile guztiak enpleguan egonkortzea; hala ere, oso urrats garrantzitsua eman da, honetarako:
- ABLE bidezko kontratazioak murrizte.
- Zortzi lagunentzako enplegua egonkortzea; bestela, 18 hilabeteko kontratua egin beharko lukete ABLEn, eta lana galdu (ATDLn ohikoa den modus operandia).