Amaitu dira Tuterako Santa Maria Magdalena elizako portada erromanikoa zaharberritzeko lanak

MIGUEL OSES

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Tuterako Santa Maria Magdalena eliza bisitatu du astearte honetan, portada erromanikoaren zaharberritze-lanen amaiera dela eta. Portada erromaniko hori Nafarroako erromanikoaren adibiderik onenetakoa da, bere antzinatasunagatik eta fakturaren fintasunagatik.