Nafarroako Gobernuak nekazaritza iturrietatik datozen nitratoekiko kalteberak diren zazpi eremu berritako uraren kalitatea kontrolatuko du

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, lurraldeko urak nekazaritzan erabiltzen diren nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko. Araudia tokiko erakundeekin eta nekazaritza-erakundeekin aldez aurretik kontrastatu da, dagokion partaidetza-prozesuaren bidez, eta 4tik 12ra igo dira kalteberatzat jotzen diren eremuak. Eremu horiek jarraipen- eta babes-neurrien xede izango dira, ur-masa horietan nitratoen ekarpenak murriztera bideratuta.