Donostiako Klasikoa 2025 txirrindulari lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

Abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da Donostiako Klasikoa 2025. Lasterketaren 44. edizioak, ohi bezala, Donostiako Boulevardean izango ditu irteera eta helmuga. Guztira, 211,4 kilometroko ibilbidea izango du, 11:20ean abiatuko dira txirrindulariak eta, antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, 16:29ak edo 17:02ak aldera amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa (Ertzaintzaren Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute), lasterketak eragina izango duen herrietako udaltzaingoekin batera.

Honako hauek dira Donostiako Klasikoaren ondorioz Gipuzkoako errepide sare nagusian izango diren mozketak eta gutxi gorabeherako ordutegiak:

TRAFIKOAN ERAGINAK

ERREPIDEA KOKALEKUA NORANZKOA MOZKETAREN ORDUA AMAIERA ORDUA
Gi-20 10 irteera, Añorga Irun 11:00 11:40
13:55 14:50
A-15 164 irteera, Mandazubiko biribilguneko lotunean Biak 11:15 11:45
13:55 14:40
N-I 446 irteera Vitoria-Gasteiz 11:25 12:00
13:50 14:35
AP-8 Zarauzko ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak Zarautz 12:15 12:40
AP-8 Zumaiako ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak Zumaia 12:35 12:55
AP-8 11 irteera, Oiartzun (Arragua) Bilbo 15:20 16:25
Gi-636 0,00 KP. Bidea erabat moztuko da, trafikoa Beraunera bideratuko da Irun 14:30 15:05
Gi-636 2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) Donostia 14:30 (moztu) eta 15:35 (itxi) 16:25
Gi-636 2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) Irun 15:35 16:25
Gi-636 5 PK Lintzirin. Auto-ilada posibleak 3,000 KPko itxieraren ondorioz Donostia 15:35 16:25
Gi-636 15,500 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Behobiara bideratuko dira autobidea hartu ahal izateko Donostia 15:00 15:45
Gi-636 14,200 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Ficobara bideratuko dira. Behobia 15:00 15:45
N-634 15,200 KP, Orioko gaina Zumaia 12:10 12:55

Donostiako Klasikoa 2025 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.