Lurralde Kohesioak abian jarri ditu Elizondoko zubi berria eraikitzeko lanak, Baztango mugikortasuna hobetzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gaur abian jarri ditu Elizondoko zubi berria eraikitzeko obrak, Batzan Berri auzoan. Azpiegitura berriari esker, Irurita-Elizondoko saihesbidea NA-8307 errepidearekin lotuko da. Lanak 22 hilabeteko epean egingo dira.